XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez du ajolik; apostua lehenean dago.

Erbiak orduan: - Ederki, zeuk nahi duzun bezala.

Bat epaile izendatu, eta ikutu beharreko zuhaitz enborrean jarri zen.

Lasterketa bitxi hura ikustera oihaneko animalia ugari bildu zen, eta noski denek erbia jotzen zuten irabazletzat.

Erbiak ez zuen lau urrats besterik eman beharrik artera iristeko; dordokak, ordea, ehun emanda ere ez zukeen aski.

Kontuak kontu, epaileak irteteko keinua egin zuen bezain pronto, dordoka tipi-tapa hasi zen aurrerantz irabazteko uste handirik gabe, egia esan.

Erbiak, berriz, jateko nahiz lo egiteko, baita kantatzeko ere aski beta izanik, utzi egin zuen dordoka izan zedila lehenengoa irteten, ohorezko iruditzen bait zitzaion, gainera, zerbaiten abantaila ematea ere.

Erbia han geratu zen, beraz, lasai: tartetan belarrari kirriski-marraska, tartetan patxadan apatx...

Eta dordoka adiskidea helmuga gainean iada ikusi zuenean, riau! batean atera zitzaion atzetik, tximistaren pare.

Beranduegi, zeren bere lepoa luzatu bait zuen dordokak eta arte enborra ikutu erbiak baino lehen.

Irabazi egin zuen apostua.

Harri eta zur zegoen erbia.